• Centro
  • Servicios
  • Gah
  • Tarifas

Arindun, amatasunerako prestakuntzarako ikastaroak antolatzen ditugu.

Gehienez 2 edo 3 emakumez osaturiko taldeak, prestakuntzaren iraupena 10 klasetakoa izango da, aukeran astero (ordutegien arabera) eta ordubeteko iraupena edukiko dute.

Gure amatasunerako prestakuntzarako ikastaroak hurrengo helburuetara bideratuak daude:

  • Amek, beraien gorputzaren irudi positiboa eskuratu eta berretsi dezaten. Gorputzaren kontzientzia on bat lortu dezaten.
  • Amek, jarduera fisikoa egin dezaten.
  • Amek, beraien pelbisa nahierara mugitzeko gai izan daitezen.
  • Amek, erditzeko garaian lesioak ekiditeko beraien perineoa presta dezaten erditu ondorengo suspertzea errazteko.
  • Amek, dilatazio prozesuan nahiaz kanporatze prozesuan erabili ditzaketen postura ezberdinak ikas ditzaten.
  • Aitek erditze prozesua uler dezaten eta prozesuan amari laguntzeko erabilgarri izango zaizkien baliabideak ezagutaraztea.
  • Amek, uteroren kontrakzioak eraginkorragoak izaten ikastea.
  • Amek, erditze prozesurako minak kontrolatzeko era ezberdinak ezagutarazi eta praktikatu ditzazten. Aitek eginkizun honetan parte hartzea.
  • Amei, erditu ondorengo prozesua jakinarazi eta beraien indarberritzeko prozesurako mesedegarri izango diren edo ez diren gauzen jakinaraztea.
  • Amek, amagandiko edoskitze prozesua ezagutzea eta zein modutan erreztu dezaketen.

Klase bakoitza hitzaldi moduko argibide teorikoz osaturiko zati bat, gimnasia saio bat eta erlaxazio tekniken praktikataz osaturik egongo da.

 

 

 

 

 

 

943 69 31 13

info@arindufisioterapia.com

Errota 7, behea
20150 VILLABONA
Gipuzkoa