• Centro
  • Servicios
  • Gah
  • Tarifas

Gimnasia abdominal hipopresiboa erritmiko eta aktiboak diren ariketa posturaletan oinarritzen da, muskulatura abdominala eta zoru pelbikoa indartzeko balio dutenak. Hau dena HIPROPRESIOAN egiten da, barrunbe toraziko, abdominal eta pelbikoan presioa berdin gutxituz hiruetan.

Teknika hipopresiboa, Marcel Caufriez fisioterapeutak sortu zuen. Bera izan zen abdominal tradizionalak egiteak emakumeen zoru pelbikoa kaltetzen zuelaz ohartu zena, gernu-inkontinentzia, barne organuen erorketak, diastasi abdominala bezelako arazoak gehituz.

Muskulatura abdominala eta zoru pelbikoa barne-organoen euskarri izateko disenatuak daude, bai pausaguneetan nahiz presioa haunditzen den uneetan ere, hala nola, eztula egin, par, doministiku, korri…Hala ere faktore ezberdinen baturak (denboran zehar postura desegokiak, adina, kirol aktibitateak, haurdunaldia, erditzea, menopausia…) muskulatura honen funtzioa galduarazi egiten du, patologia ezberdinak sortu ditzake hala nola gernu-inkontinentzia, barne-organuen erorketa eta herniak.

Beharrezkoa da muskulatura abdominala eta pelbikoa berriro programatzea bere euskarri funtzioak bete ditzan atseden nahiz presio haundiagotze uneetan.

 

943 69 31 13

info@arindufisioterapia.com

Errota 7, behea
20150 VILLABONA
Gipuzkoa