• Centro
  • Servicios
  • Gah
  • Tarifas

ZER DA K-STRETCH METODOA?

K-Stretch® Metodoa Danilo Barziok sortutako Gorputz-Jarreraren Berreziketa metodoa da. Metodo hau, jatorri mezierista duen metodo posturaletan oinarritzen da, eta kate-muskularren eta faszialen tratamenduaren bidez gorputzari bere funtzionaltasuna eta eraginkortasuna itzultzea du helburu.

Gorputz-jarrera zuzen eta orekatu bat, funtzionamendu muskular eta artikular on baten adierazpena da.

K-STRETCH® ZURE ONGIZATERAKO

K-Stretch® gorputz-jarrera hobetzeko eta gihar tentsioak berriz orekatzeko sortutako hamaka postural iraultzailea da. Giza gorputzaren fisiologia eta biomekanika errespetatuz diseñatua eta sortua, kate-muskularren eta faszialen luzaketen bidez, giharren elastikotasuna eta oro har baldintza fisikoak hobetzea ahalbidetzen du. Bere bi plano mugikorrei esker, konpentsazioak desagertaraztea eta ariketak burutzean gorputza jarrera egokian mantentzea ahalbidetzen du, beharrezkoa den lan segurua bermatuz.

K-STRETCH® MESEDEGARRIA DA:

Gehiegizko gihar-tentsioa sufritzen duten pertsona guztientzat.

Gehiegizko esfortzu fisikoaren eta kirolean ohikoak diren keinu errepikakorren ondorioz gainkarga muskularra eta min artikularra sufritzen duten kirolarientzat.

Elastikotasun eta mugikortasun handiagoa berreskuratu dezaketen pertsona adinduentzat.

Eserita eta gorputz-jarrera desegokian ordu asko pasatzen duten gazteentzat.

Haurdun daudenentzat eta erditu ondorengo bizkarreko minak saihestu eta egoera fisikoa hobetu nahi dutenentzat.

 

 

943 69 31 13

info@arindufisioterapia.com

Errota 7, behea
20150 VILLABONA
Gipuzkoa