• Centro
  • Servicios
  • Gah
  • Tarifas

Fisioterapia (φυσις physis grekoz, 'natura', y θεραπεία therapéia, 'tratamentua') osasun zientzien adar bat da, elementu natural edo akzio mekanikoen erabileran oinarritzen da, gorputz-mugimenduak eta ariketa fisikoak izan daitezkeen kontutan hartuta. Gorputzeko sistemen funtzioen garapen egokia bilatzen du, beraien funtzionamendu on edo txarrak giza gorputzaren mugimendu edo zinetikan eragina dutela. Zientifikoki frogatuta dauden teknikak erabiltzen ditu, giza gorputzak mugimendu egokia eta horrekin funtzio fisikoak galdu edo galtzeko arriskuan dagoenean, bai era iraunkor batean edo behin-behieneko moduan ere. Ahaztu gabe fisioterapiak daukan garrantzia gorputzaren osasun orokorraren prebentzioan. Azkenik, fisioterapia ezin da prozedura multzo edo teknika batzuetara mugatu. Giza gorputzaren ezaguera sakona izan behar da. Horregatik funtsezkoa da pertsonak osotasunean tratazea, bio-psiko-sozial esparruak beraien artean duten erlazio estuagatik.

Masoterapia, helburu terapeutikoak zituzten masaje teknika ezberdinen erabilera bezela definitu daiteke, hala nola, gaixotasun nahiz lesioen tratamenduetarako. Kasu honetan, fisioterapiaren barruan dagoen teknika integratua da. Masoterapiak hainbat masaje mota ezberdinak barneratzen ditu; masaje terapeutikoa, kirol masajea, krio-masajea…teknika neuro muskularrak edo Dicke masajea beste batzuen artean.

Gainazaleko sistema linfatikoaren funtzionamendua aktibatzen du likido interstizialaren eta tamaina handiko molekulen kanporatzea hobetzeko eta beraien ebakuazioa hobetzeko masoterapia teknika bat da. Esku-eragiketa suabe eta ordenatuen serie bat bezela defini daiteke, sistema linfatikoaren anatomia eta fisiologiaren ikasketa sakon batean oinarrituak daudenak. Maniobra hauek, edozein arrazoi patologikoengatik geldi geratzen den linfa (edema) linfatikoki osasuntsu dagoen tokietara bideratzen du, berriro ere odol zirkulazio sistemara itzuli dadin.

Eskuzko drainatze linfatikoaren arrakastaren gakoa, edema linfatikoetan dauden eta tresnerien bidez (adibidez, presoterapia, likido interstiziala drainatzen du soilik) drainatzeko gai ez diren proteinen drainatzea da.

Mugimenduaren bidez gaixotasun eta lesioak tratazeko arte eta zientzia da. Aktiboa edo pasiboa izan daiteke eta bere helburua gaitasun funtzional normal bat mantentzea da, mugimenduak berreskuratuz eta zurruntasun artikularrak sahiestuz.

Elektroterapia, fisioterapia barnean sartzen den zientzia da eta elektrizitatearen bitartez lesio eta gaixotasunak tratatzeko arte eta zientzia bezela definitzen da. Helburu ezberdinekin erabiliko dugu, hala nola, analgesian, muskuluen indartzean, muskulu deskargan, zirkulazio haundiagotzean.

Ultrasoinu uhinen erabilera lesio eta gaixotasunen tratamentuan. Ultrasoinu uhinen efektu terapeutikoak giza ehunetan bi dira: bat termiko edo mekanikoa eta bestea kimikoa. Baldintza orokorretan, ehun-birsorkuntza efektua dauka.

Propiozepzioa, organismoari muskuluen posizioaz informatzen dion zentzua da, gorputzeko atal desberdinen kokapen erlatiboa sentitzeko gaitasuna. Propiozepzioak, mugimenduaren norantza eta maila erregulatzen ditu, eta honen espazioarekiko harremanan erantzun automatikoak baimentzen ditu, gorputz eskemaren garapenean esku hartzen du planifikatutako ekintza eragilea eutsiz. Autonomia gehiagorekin jarduten duten beste funtzioak hauek dira; orekaren kontrola, gorputzeko ezker-eskubiko koordinazioa, nerbio-sistema zentralaren alerta mailaren mantenua eta emozio eta jarreraren garapenean eragina. Lesio baten ondoren zentzu hau kaltetua suertatzen da. Propiozepzio teknikak erabiliko dira berrezitzerako.

Lokomozio-aparatuaren algia menanikoen tratamentu metodo bat da. Ehun biguinen irristatze plano ezberdinetan sortzen diren atxikidura korpuskulu irritatiboen suntsiketa mekanismoan datza, azalaren gainean kako batzuen bitartez.

Teknika hau, Kurt Ekman fisioterapeuta suediarrak sortua izan zen. Lokomozio-aparatuan eragiten duten zenbait patologien tratamenduan emaitz bikainak eskaintzen ditu, batez ere ehun biguinen tratamenduan. Gihar-arteko tabikeak askatzeak, mugimenduan, plano anatomiko ezberdinetan irristatze egokia berreskuratzen du eta mina eta disfuntzioa sortzen duten fenomenoak konpontzen ditu.

Lotura funtzionala edo tapinga ortesis elastiko edo ez elastiko lotura teknika bat da. Espatrapu edo tapeak, lesio muskulu-eskeletiko zehatz batzuen tratamenduetarako erabiltzen dira batez ere biomekaniko esparrua kaltetua duten artikulazioentzat edota desoreka handia dutenentzat.

Lotura funtzionala deitzen zaio mugimendu zehatz batean artikulazioa mugatzen dutelako, baina beste mugimendu artikularrak baimentzen dituelako, gaixoaren funtzionalitatea erraztuz eta aldi berean prozesu inflamatorioan eragina izan ez dezan.

Kinesio R Tape. 70ko hamarkadan Asian jaio zen teknika bat da. Kenzo Kase medikua, kiropraktiko japoniarrak, loturen teknika bati kontzeptu kinesiologiakoak ezarriz garatzen du, muskuluaren mugikortasun totala bilatu nahiean. Funtzio muskularraren garrantzia azpimarratzen du gorputzean auto sendaketa prozesu naturalak aktibatzeko, eta mugimenduarekin sortu den mina mugimenduaren bitartez desagertuarazten saiatzeko.

Erabiltzen den materialak zenbat ezaugarri espezifiko ditu:
- %140 proportzio batean elastikoa luzeran eta ez elastikoa zeharkakoan.
- Euskarri azalerak “s” moduko uhindurak ditu sigi-saga egiten dutenak ibilbidean zehar.
- Latex gabekoa, %100 hipoalergenikoa.

Lotura mota hauek busti daitezke, ez da beharrezkoa babestea edota tapatzea dutxatzeko eta gainera gutxienez 4 egunetan mantentzea bermatzen du, azal motaren arabera beste 4 gehiago.

Lotura honek sistema neuromuskularra zein propiozepzio sistema estimulatzeko gaitasuna duenez, errekuperazio prozesua martxan jartzen du, bendajea azalea ipintzen den lehen momentutik. Dreinatze gaitasuna du; prozesu inflamatorioa moteltzen du eta mikro zirkulazioa bizkorzen duelarik.

Bero lokala ezartzea.

Efektu nagusiena: hodi-zabalkuntza eta muskulu lasaitzea.

 

Hotzaren ezartze lokala.

Efektu antiinflamatorio eta analgesikoa.

 

Gatillo puntuen zulaketa lehorrean, akupunturan erabiltzen diren antzeko orratz finak bat erabiltzen dira. Orratz hauek azalean sartzen dira gatillo puntua dagoen sakonerara iritsiz. Modu honetan mina sortarazten ari diren puntu hauetara era zehatz batean heltzen gara eta zulatzeko efektu mekanikoarekin desaktibatzea lortzen ditugu. Ez da sustantziarik edota sendagairik sartzen inungo momentuetan (hortik "zulaketa lehorra" izena).

 

Aireztapena eta oxigenazioa hobetzeko arnasketaren fisioterapia teknikak egokitzen ditugu, jariakinen kanporatzea erraztuz.

Teknika honek patologi neurologiko edota patologia neuromuskularrak dituzten helduetan erabiltzen ditugu gehien bat, helburu prebentibo moduan nagusiki.

 

 

Masoterapia, helburu terapeutikoak zituzten masaje teknika ezberdinen erabilera bezela definitu daiteke, hala nola, gaixotasun nahiz lesioen tratamenduetarako. Kasu honetan, fisioterapiaren barruan dagoen teknika integratua da. Masoterapiak hainbat masaje mota ezberdinak barneratzen ditu; masaje terapeutikoa, kirol masajea, krio-masajea…teknika neuro muskularrak edo Dicke masajea beste batzuen artean.

Masoterapia, helburu terapeutikoak zituzten masaje teknika ezberdinen erabilera bezela definitu daiteke, hala nola, gaixotasun nahiz lesioen tratamenduetarako. Kasu honetan, fisioterapiaren barruan dagoen teknika integratua da. Masoterapiak hainbat masaje mota ezberdinak barneratzen ditu; masaje terapeutikoa, kirol masajea, krio-masajea…teknika neuro muskularrak edo Dicke masajea beste batzuen artean.

 

 

 

 

 

 

943 69 31 13

info@arindufisioterapia.com

Errota 7, behea
20150 VILLABONA
Gipuzkoa